MAIATZAK 23-27, LIBURU-AZOKA SOLIDARIOA

Egun on, flemingkideak! Zer moduz hasi duzue astea?

Datorren astean, maiatzaren 23tik 27ra, liburu-azoka solidarioa ospatuko dugu Fleming Herri Eskolan. Etxean erabiltzen ez duzuen edo irakurrita duzuen liburu zaharren bat baduzue, eskolara ekarri dezakezue aste honetan zehar eta azoka solidarioan bigarren etxe bat aurkitzen saiatuko gara! Gustuko duzun liburua etxera eraman ahal izango duzu doan.

Etxe berria aurkitzen ez duten liburuak EMAUS fundazioari emango dizkiogu.

Animatu eta parte hartu gure azoka solidarioan!

Iruzkinak

Mezu ezagunak