LIBURU-AZOKA SOLIDARIOA
Egun on, flemingkideak! Zer moduz zaudete? Aurrekoan kontatu genizuen bezala, maiatzaren 23tik 27ra eskolan liburu-azoka solidarioa ospatu genuen. Mila esker azokarako ekarri zenituzten liburu guztiengatik! Azokan, liburu hauei etxe berri bat bilatzen saiatu gara... eta kasu gehienetan lortu dugu! Gelditu diren liburuak EMAUS fundaziora emango ditugu. Hementxe dituzue azokako argazki batzuk: Eskerrik asko eta hurrengora arte!






