ANTOLAMENDUA
Gure eskolako liburutegian milaka liburu ditugu! Hainbeste liburuen artean, nahi duzuena aurkitzea zaila izan daiteke, beraz, koloretako gometsak erabiltzen ditugu liburuak bereizteko. Ezagutzen al dituzue?
Gomets urdina
Gomets urdina duten liburuak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat dira aproposak.
Gomets gorria
3. eta 4. mailako ikasleentzat.
Gomets berdea
5. eta 6. mailako ikasleentzat.
Gomets horia
Gomets horia «gazte literatura» bezala ezagutzen diren liburuek daukate.
Irakurle amorratua bazara, agian hauetako batekin ausartuko zara!


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina