OTSAILEKO LIBURU MISTERIOTSUA

Egun on, flemingkideak! Zer moduz zaudete?

Eskolako liburutegian proiektu berria jarri dugu martxan: Liburu misteriotsua! Hona hemen hilabete honetako liburu misteriotsuaren portada:


Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta eskola-kideek ere ez. Horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxu, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino... eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur "zorigabeak". Bizitzak abentura etengabe dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak.

Zer izenburu jarriko zionekete liburu misteriotsu honi?

Etorri eskolako liburutegira zuen proposamena kontatzera! Zuen zain gaude!

Iruzkinak

Mezu ezagunak